2009/09/18

Komunitate Terapeutikoan tratamendua

Orain dela egun batzuk drogamendekotasuna tratatzeko era desberdinei buruz hitz egin genuen. Era horietako bat komunitate terapeutikoena da.
Bertan, drogamendekoek estruktura eta diziplina zorrotza jasotzen dute heziketari dagokionez, aldi berean tratamendu psikologiko eta medikamentuzkoa egiten dutelarik. Baina ez eurek bakarrik: komunitate terapeutiko askok familiaren parte hartzea ere eskatzen dute, drogamendekotasuna sistemak ere eragiten duela ulertzen baitute.
Komunitate terapeutikoak herritik urrun egon ohi dira. Tratamenduak hilabete asko irauten du eta intentsiboa da: jarreretan, jhokabideetan, kognizioetan, etab. bultzatzen ditu aldaketak.
Komunitate terapeutikoei buruz gehiago jakin nahi baldin baduzue klikatu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario