Aldamenean dituzuen argazkiak hurrengo link-ean dagoen drogen argazkien bildumatik aterata daude:
drogen argazki bilduma
Argazkiak banaka ikusi nahi izanez gero, bota iezaiozue begirada bat berdez idatziriko hitzen gainean klikatuz!!
2009/09/18
2009/09/15
Drogen inguruko webquest-a
Hurrengo web orrian Antonio García Carreras-ek eginiko eta drogen gaia lantzen duen webquest bat aurkituko duzue:
iesmarenostrum
Nahiz eta gaztelaniaz idatzita egon, webquest-aren sei atalak ondo egituratuta azaltzen ditu, prozesuak eta baliabideak atal bakarrean lantzen baditu ere.
Metodologiak eskaintzen dituen alde positiboak, ordea, guztiz ustiatzen ez dituela uste dugu: ez dauka diseinu motibagarririk, sarrera luze eta hizki txikiez idatzia, ez da klase magistral batetik gehiegi aldentzen... Gainera, aurkezten dituen errekurtso edo baliabideak nahiko mugaturik daudela uste dugu.
Etiketak
drogak,
metodologia didaktikoa,
prebentzioa,
webquest-a
Blog desberdinen inguruko gogoeta 2
http://gazteaketakontsumoa.blogspot.com blogaren alde onak, euskaraz idatzirik dagoela, gure errealitatera hurbiltzen gaituela eta oso baliabide anitzak erabiltzen dituela dira, besteak beste. Sarreran bertso erakargarri bat txertatzen da, non blogaren mezu nagusia azaltzen baituen idazleak: drogen inguruan zu zeu izan behar zara.
Etiketak
berriak,
bloga,
drogak,
gazteak eta drogak,
prebentzioa
Blog desberdinen inguruko gogoeta 1
http://drugprevention.blogspot.com eta http://gazteaketakontsumoa.blogspot.com blogak komentatuko ditugu hurrengo berrietan.
Lehenengoa batez ere drogen arazorako tratamenduen inguruan aritzen da, gutxi gora behera, 3 hilabeteko maiztasunarekin albisteak idazten dituelarik. Blog hau nahiko argia eta sinplea da, gadget gutxirekin eta idazlearen profilari garrantzi handia emanez.
Etiketak
berriak,
bloga,
drogak,
drug prevention,
prebentzioa
2009/09/14
Mapa Kontzeptuala
IKT eta Gizarte Hezkuntzari buruzko hurrengo mapa kontzeptualean Alejandro Martínez González-ek bere "El educador social en la sociedad de la información" artikuluan azaldutako ideia nagusiak aurkezten dizkizuegu:
Check out this SlideShare Presentation:
Check out this SlideShare Presentation:
Mapa Kontzeptuala
View more presentations from garbinau.
Drogak eta osasuna
Interneten aurkitutako ondoko Power Point aurkezpenean, maiz drogamendekotasunaren prebentzioaren gaian ahazten ditugun medikamentuei buruzko informazioa aurki daiteke ingelesez.
Check out this SlideShare Presentation:
Check out this SlideShare Presentation:
Drugs And Your Health
View more presentations from jgammill.
Etiketak
drogak,
medikamentuak,
mendekotasuna,
osasuna
2009/09/12
Drogamendekotasunaren tratamenduak
Drogamendekotasunaren tratamendurako aukera desberdinak daude: ospitalea, eguneko zentroa, komunitate terapeutikoa, kalteak murrizteko (metadona) programak, etab. Baina tratamendurik onena, logikoa denez, prebentzioa da!
Etiketak
eguneko zentroa,
komunitate terapeutikoa,
metadona,
ospitalea,
Tratamenduak
Droga kontsumoa Euskal Herrian
Matraka eta AiLaket! Elkarteetako kideek egin dituzten ikerketen arabera, Euskal Herriak hiru kontsumitzaile mota bereiz daitezke: noizean behin (asteburuetan) alkohola, tabakoa, kannabisa eta anfetaminak hartzen dituztenak, substantzia horietaz gain ketamina eta extasia kontsumitzen duten gazteak eta kontsumo arduratsuago bat duten 30 urtetik gorakoak.
Gehien kontsumitzen diren substantziak, ordenaturik, ondorengoak dira: kannabisa, anfetaminak, kokaina, extasia eta ketamina, polikontsumoa askotan agertzen delarik.
Etiketak
Estatistikak,
Euskal Herria,
gazteak,
kontsumo maila
2009/09/11
Drogamendeko ohi baten testigantza
Hemen daukazue Youtuben aurkitutako drogamendeko ohi baten testigantza:
http://www.youtube.com/watch?v=LR9GwJ5eiSU
http://www.youtube.com/watch?v=LR9GwJ5eiSU
Etiketak
drogak,
drogamendeko ohia,
mendetasuna,
Testigantza
Droga desberdinei buruzko informazioa
Drogei buruz informatu nahi baldin baduzue, euren efektu, itxura, kontsumo erak eta historiari buruz, behinik behin, AILAKET! Elkarteak duen web orriran egin dezakezue (http://www.ailaket.com). Euren burua "drogen erabiltzaile" bezala definitu arren, Nafarroako lagun hauek arriskuen murrizketaren alde agertzen dira, esperientzian oinarritutako aholkuak emanez.
Etiketak
anfetaminak,
Droga desberdinak,
heroina,
kannabisa,
kokaina,
mongiak,
roga desberdinak
Gizarteari dagozkion arrisku faktoreak
Hurrengo taulan "babes eta arrisku faktoreak" berrian aurreratzen genituen gizarteari dagozkion arrisku faktore batzuk aurki daitezke:
Gizartea
langabezia
aisialdiko alternatiba eza
osasunerako hezkuntza ez bermatzea
informazio gabezia
kontsumismoa
Etiketak
arrisku faktoreak,
drogak,
Gizartea,
mendekotasuna
Familiari dagozkion arrisku faktore batzuk
Etiketak
arrisku faktoreak,
drogak,
Familia,
mendekotasuna
Aurkezpena
Kaixo blogari guztiei! Sortu berri dugun blog honetan, drogenmendekotasuna prebenitzeari buruzko hainbat artikulu eta berri interesgarri aurkituko dituzue. "Drogak ez" lelotik aldendu eta informazioa eta aholkularitza gaur egungo gizarte kontsumista honetako gaitz garrantzitsu hau sahiesteko bide onenak direla uste dugu. Beraz, hori izango da blog-aren helburua: informazio eta aholku trukaketa.
Etiketak
aurkezpena,
bloga,
drogak,
helburua,
mendekotasuna
Suscribirse a:
Entradas (Atom)